Bergara BKEk aurkeztu ditu taldeak, zazpi guztira

San Martin jaietako giroa aprobetxatuta aurkeztu zituen atzo Bergara BKEk talde guztiak, zazpi guztira. San martin plazan jende asko batu zen aurkezpena ikustera, eta tartean guraso asko, normala den moduan. Hala, eguraldiak ere lagundu egin zuen aurkezpenean, ateri eutsi zion-eta.

Labegaraietako kantxan aurten zazpi talde izango ditu lehian Bergara BKEk, eta horietako lau emakumezkoen taldeak izango dira. Federatutako zazpi talde horiekin batera, baina, harrobiarekin lanean jarraituko dute mahoneroek, saskibaloi eskolaren bitartez. Hauek arratsaldeak utzi zituen irudiak:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.