Saridunak hauek izan dira:
Barazki lehiaketa
- Tomas Larrañaga, Lapatza baserria, Antzuola
- Esozi Etxeberria, Arizaga baserria, Soraluze
- Berdinduta: Eskubaratz, Sagastizabal baserria, Bergara; eta Carmen Etxeberria, Etxague azpikoa baserria, Bergara
Fruta lehiaketa
- Urtza Sarrionandia, Igorre
- Kontxi Izagirre, Antzuola
- Sonia Isasi, Iurreta
Gazta lehiaketako saridunak ez dira azokan izan; gaztak bereziki ekarri dituzte azokako lehiaketan parte hartzeko, baina azokan salgai ere ez dira izan.
- Azkarra. Galarreta, Araba. 309 puntu
- Patxi Lopez Uralde. Larrea, Araba. 308 puntu
- La Leze. Ilarduia, Araba. 304 puntu
Leku aldaketa eta eguraldi txarra izan dira, bestetik, aipagarri. Hala ere, jende dezente ibili da azokan eta saltzaile gehienak ere gustura azaldu dira.
Barazki, fruta, gazta, ogi, gozo, belar eta ukendu postuez gain, talo eta odoloste postuak ere izan dira.
Arratsalde partean, giro onak jarraituko du Munibe plazako txosna inguruan, Xaxau konpartsaren eskutik; 18:00etan elektrotxarangaren saioa izango da, poteoa girotzeko, eta 23:00etan, Asea eta The Riff Truckers-en kontzertuak.