KEA ahots taldeak emanaldia eskainiko du Santa Marinan

Zapatuan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. 12 abeslari profesionalek osatzen dute, eta Enrique Azurza da beraien zuzendaria.

Ibilbide luzeko eta izen handiko abesbatza da KEA. 1997an sortu zen David eta Enrique Azurzaren eskutik, izen handiko musikariak biak, eta geroztik agertoki garrantzitsuetan izan dira. Esaterako, berriki Madrilgo Reina Sofia auditoriumean izan dira.

XX. eta XXI. mendeko musika egiten dute, eta zapatuan zortzi obra interpretatuko dituzte. Gainera, taldeko partaideen artean Marije Ugalde bergararra dago, oraingoan etxean abestuko duelarik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.