ELAk prentsa ohar bidez esan duenez, “paroak egiteko arrazoiak ugariak dira, baina batez ere zuzendaritzak uko egin diola hileroko bilerak egiteari eta lan osasun mailan izugarrizko utzikeria dagoelako”. Horrez gain, ELAren esanetan, “giza baliabidetako arduradunik ez dagoela salatu beharra dago eta egunero sortzen diren arazoei irteera eman ezinik” daude.
Enpresa batzordeak dio urtarrila ezkero ez dutela ohiko plenorik izan, lan osasunerako arduradunik ez dagoela izendatuta eta bilerarik ez dela egin.
Hori dela eta, irailaren 21ean, txanda bakoitzean ordu bateko geldiunea egingo dute, eta ez dute baztertzen “beste mobilizazio batzuk” egitea “enpresaren jarrera aldatzen ez bada eta Bergarako etorkizuna bermatzeko pausorik eman ezean”.