Pol Polekoak Torlan

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 13a, 14:34

Piriniotan ibili dira Bergarako mendizale taldeko beteranoak azkenengo irteeran. Hurrengo txangoa urriaren 7, 8 eta 9an izango da, Madrileko mendietara, Navacerrada eta Ayllongo mendizerrara. Gazte taldearen hurrengo irteera, berriz, irailaren 25ean izango da.

Gazte taldekoek ere honezkero finkatuta daukate hurrengo hitzordua. Irailaren 25ean izango da, domeka, eta Kanpazar-Besaide-Tellamendi-Anboto-Urkiola ibilbidea burutuko dute.

18 kilometroko ibilbidea izango da, zazpi ordu inguru iraungo dituelarik. Hala, egun guztiko irteera izango da.

Irteera 08:30ean izango da Pesako autobus geltokian. Izen ematea Pol Polen bulegoan egin daiteke, 10 euro ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak