Bergarako San Martin jaiak 2016

Emakumezkoen Pilota txapelketa lehenengo aldiz San Martin jaietan

Herriko pilota elkarteak eta Udalak antolatuta, emakumezko pilotariak protagonista izango dituen jaialdia izango da domekan, hilak 18, jai egitarauaren barruan. 18:00etan hasiko dira partiduak.

Infantil mailakoen norgehiagokarekin hasiko da jaialdia. Maddi Unanue/Aisha Etxeberria bikoteak Maddi Berrokal/Uxue Zubizarreta izango ditu aurrean.

Jarraian, nagusien partida izango da, eskuzko modalitatean. Bertan, Patri Espinar eta Maddi Mendizabal Amaia Aristegiren eta Mirian Arrillagaren aurka arituko dira.

Bukatzeko, gazte mailakoen pala partidua izango da. Garazi Urdangarin/Naia Eizmendi bikoteak etxeko Maider Guridi eta Idoia Agirrezabalen aurka jokatuko du.

Gipuzkoako txapelketa

Bestalde, Bergara Kirol Elkarteko pilota sailekoek aste honetan ekingo diote Gipuzkoako txapelketari. Etxean partidu bakarra tokatu zaie, nagusien hirugarren mailakoa hain zuzen, eta eguenean jokatuko dute Udal Pilotalekuan, San Martin jaiak direla eta. Bergararrek Intxurrekoak izango dituzte aurrean.

Nagusien partiduaren aurretik, baina, lagunarteko partidu bat ikusteko aukera izango da, alebin mailakoena hain zuzen ere. Maddi Berrokalek eta Uxue Zubizarretak Josu Lazpiurren eta Mikel Larrañagaren aurka jokatuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.