Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-632 errepideko zorua hobetzeko lanetan jarraituko du bihar ere, eta goizeko 11:00ak arte, gutxienez, GI-632 errepideko errail bat moztuta egongo da. Zubiaurre tunelaren inguruan egongo da mozketa, Bergarako saihesbidean.
Horren aurrean, eta gaur goizean sortu diren erretentzioak ikusita, bihar goizean, trafiko gehien dagoen uneetan, auto ilarak errepikatu daitezkeela ohartarazi du Bide Azpiegitura departamentuak.
Auto gidariei, ahal izanez gero, ordezko ibilbideren bat aukeratzeko aholkua luzatu zaie diputaziotik.