Irailak 17, zapatuko egitaraua

Irailak 17, zapatua, San Martin azoka

  • 10:00 BARAZKI, FRUITU eta GAZTA LEHIAKETA eta AZOKA, Oxirondo azokan eta Oxirondo plazan.
  • 10:30 Gazta lehiaketa Kataibia plazan.
  • 11:00 Bergarako trikitilariekin KALEJIRA.
  • 11:30 BERGARAKO ODOLOSTEEN DASTAKETA, Urzelai, Imaz, Joseba, Imanol Albizu, Bixain, Leturia eta Gaittao (Aliprox Tokieder) harakinei esker, Oxirondo plazan.
  • 12:00 Erleak eta Eztia erakusketa. Erlantz Olabarriaren eskutik.
  • 12:30 Etxerako Botikina. Sendabelarren propietateak ezagutzeko ikastaroa. Udalatx Mintegiko kideen eskutik, Nerea Altuna eta Idurre Aranguren.
  • 13:00 BERAKATZ-ZOPEN LEHIAKETA. Santa Marinako arkupetan.
  • 13:30 BARAZKI, FRUITU ETA GAZTA LEHIAKETAKO SARI BANAKETA Oxirondo plazan.
  • 14:30 Herri bazkaria Munibe plazan (eguraldi txarrarekin Seminarioko karpan). Ondoren, KARAOKEA.
  • 17:30 Gaztetxoentzako zezentxoak eta poniak Seminarioko patioan.
  • 18:00 ELEKTROTXARANGA Munibe plazan.
  • 18:30 Bergarako Erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsen KALEJIRA, Udal Txistulari Bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, D. Martinez de Irala, Barrenkalea eta San Martin Agirre plaza.
  • 19:30 Bergarako SASKIBALOI taldearen aurkezpena, San Martin plazan.
  • 20:00 Kea ahots taldearen kontzertua, Santa Marinako elizan.
  • 21:30 Ikuskizuna San Martin plazan
  • 00:00 Kontzertuak Munibe plazan: ASEA eta THE RIFF TRUCKERS.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.