Jesus Mari Larrañaga 'Gindi' omenduko dute irailaren 24an

Mirari Altube Arrese 2016ko ira. 9a, 18:21

Bergarako futbol jokalari ohi Jesus Mari Larrañaga Gindi-ri kirol ibilbidearen aitorpena egingo diote irailaren 24an, zapatua. Bergarako futbolaren jaia izan dadin gura dute antolatzaileek, Gindi-ren lagunak, eta goiz guztiko ekitaldiak antolatu dituzte, baita herri bazkaria ere.

"Bizi guztia egin du futbolaren bueltan", diote haren lagunek eta gaineratu: "Eta gazteekin lan handia egin du. Bergarako mutiko asko entrenatu ditu eta oso maitatua da". Bergaran ez ezik Realean ere jardun zuen. Beteranoekin 20 urte inguru egin zituen, lehenengo jokalari eta gero entrenatzaile: "Realekoek ere zerbait egin gura zioten eta guztiok elkartu gara", jakinarazi dute antolatzaileek. 68 urte ditu Gindi-k eta orain dela bi urte erretiratu zen.

Irailaren 24ko jaialdia

Bergarako Kirol Elkarteko eta Realeko jokalariek eta jokalari ohiek hartuko dute parte Agorrosinen egingo den jaialdian. Hona hemen egitaraua:

  • 10:00, Futbol partida: Bergara KEko lehenengo mailako gazteak izandakoen artean (Gindik 2007 eta 2015 artean entrenatutakoak).
  • 11:30, Aitorpen publikoa Gindi-ri.
  • 12:00, Futbol partida: Realeko beteranoak eta Bergara-A Ze Flaxa konbinatua.
  • 14:45, Herri bazkaria Seminarioko karpan.

Herri bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dauzkate 20 euroren truke. Interesatuek honako telefono zenbaki honetara dei egin dezatela: 630 62 61 30; azken eguna da irailaren 20a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak