Bergarako San Martin jaietako egitaraua

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 8a, 15:06

Datorren eguenean hasita San Martin jaiak izango dira Bergaran. Egitarau oparoa prestatu dute aurtengoan ere.

Irailak 15, eguena

  • 18:00 Txosnen irekitzea
  • 22:30 NAGUSIEN DANBORRADA. Ibilbidea: Udal biltegia, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkalea, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Barrenkalea, San Martin plaza.
  • 23:30 SAN MARTINEN ERREPRESENTAZIOA Udal Musika Bandaren laguntzarekin San Martin plazan.
  • 00:15 Joselu Anaiak taldearekin erromeria San Martin plazan.

Irailak 16, egubakoitza, San Martin Agirre eguna

  • 09:00 SOKAMUTURRA, Barrenkalean eta San Martin plazan.
  • 10:30 DIANA udal txistulari bandarekin   
  • 11:00 MEZA NAGUSIA, San Pedro parrokian.
  • 11:15 KALEJIRA Udal Musika Bandarekin.
  • 12:00 ERREKORTADORE ESKOLA IBILTARIA Seminarioan.
  • 12:30 Bergarako Udal Musika Bandaren KONTZERTUA San Martin plazan. Ramon Etxaniz txistulariari omenaldia egingo diote.
  • 18:30 HAURREN DANBORRADA. Ibilbidea: Udal Biltegia, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar, Barrenkalea, San Martin plaza.
  • 20:30  KORRONTZI taldea San Martin plazan
  • 22:00  SUZKO ERRUBERAK Agorrosinen.
  • 23:00 Kontzertuak Munibe plazan: WHAT A BAND eta BI BALA.

Irailak 17, zapatua, San Martin azoka

  • 10:00 BARAZKI, FRUITU eta GAZTA LEHIAKETA eta AZOKA, Oxirondo azokan eta Oxirondo plazan.
  • 10:30 Gazta lehiaketa Kataibia plazan.
  • 11:00 Bergarako trikitilariekin KALEJIRA.
  • 11:30 BERGARAKO ODOLOSTEEN DASTAKETA, Urzelai, Imaz, Joseba, Imanol Albizu, Bixain, Leturia eta Gaittao (Aliprox Tokieder) harakinei esker, Oxirondo plazan
  • 12:00 Erleak eta Eztia erakusketa. Erlantz Olabarriaren eskutik.
  • 12:30 Etxerako Botikina. Sendabelarren propietateak ezagutzeko ikastaroa. Udalatx Mintegiko kideen eskutik, Nerea Altuna eta Idurre Aranguren.
  • 13:00 BERAKATZ-ZOPEN LEHIAKETA. Santa Marinako arkupetan
  • 13:30 BARAZKI, FRUITU ETA GAZTA LEHIAKETAKO SARI BANAKETA Oxirondo plazan
  • 14:30 Herri bazkaria Munibe plazan (eguraldi txarrarekin Seminarioko karpan). Ondoren, KARAOKEA.
  • 17:30 Gaztetxoentzako zezentxoak eta poniak Seminarioko patioan
  • 18:00 ELEKTROTXARANGA Munibe plazan
  • 18:30 Bergarako Erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsen KALEJIRA, Udal Txistulari Bandak lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta kalea, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Masterreka, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, D. Martinez de Irala, Barrenkalea eta San Martin Agirre plaza.
  • 19:30 Bergarako SASKIBALOI taldearen aurkezpena, San Martin plazan.
  • 20:00 Kea ahots taldearen kontzertua, Santa Marinako elizan.
  • 21:30 Ikuskizuna San Martin plazan
  • 00:00 Kontzertuak Munibe plazan: ASEA eta THE RIFF TRUCKERS

Irailak 18, domeka

  • 09:00 AIRE ZABALEKO 43. SIMON ARRIETA PINTURA LEHIAKETA, Beart elkarteak antolatua, Bergarako Kultur Etxean. Sari banaketa 14:30ean izango da udaletxean.
  • 9:00 Mendi-bizikleta ibilaldia. Antolatzailea: Palmerakuak MBT Kirol Kluba. Irteera Labegaraietako kiroldegitik.
  • 09:00-14:00 Taldekako Bergara Hiria XAKE TXAPELKETA Agorrosinen.
  • 11:00-14:00 eta 16:00-20:00: Haur eta gaztetxoentzako jolas parkea San Martin plazan.
  • 16:30-21:00 52. Taldekako Adiskidetasun XAKE TXAPELKETA Agorrosinen
  • 20:30 Ikuskizun sorpresa

Irailak 23, ostirala

  • 19:00 Bikote nagusientzako 31. DANTZA SOLTEKO TXAPELKETA udal pilotalekuan. Moises Azpiazuren oroimenez. Antolatzailea: Bergarako Musika eta Dantza Eskola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak