Bira amaiera
Kontzertu honekin hasiko du Emonek Azken sua dantza izendatu duten kontzertu sorta, Sua biraren azken lau emanaldiak, hain zuzen. Gaurkoaren ostean, Kataluniara abiatuko dira, Montblanc herrian joko baitute irailaren 10ean.
Horren ostean, urriaren 2an Bergaran ospatuko den Kilometroak jaian izango dira, eta azkenik, birari bukaera borobila emateko, Buenos Airesen, Argentinako hiriburuan, izango dira azaroan.