Pilota sailekoak entrenamendu saioekin hasi dira

Maite Txintxurreta 2016ko irailaren 7a

Kadeteak, gazte mailakoak eta nagusiak aste honetan hasi dira denboraldi berrira begira lanean. Benjaminak, alebinak eta infantilak datorren astean hasiko dira.

Honakoak izango dira entrenamenduen egun eta orduak:
 
Astelehenetan, 17:00etatik 20:00etara, kadeteak, gazteak eta nagusiak, pala barne.
Eguaztenetan, 17:00etatik 22:00etara,  kadeteak, gazteak eta nagusiak, pala barne.
Eguena, 18:00etan, lehenengo urteko alebinak. 19:00etan, berriz, bigarren urteko alebinak. 20:00etan, lehenengo eta bigarren urteko infantilak.

Martitzenetan, 18:00etatik 21:00etara frontoia Gabon Saria txapelketako partiduak jokatzeko erabiliko dute urte bukaerara arte, eta urtarriletik aurrera, berriz, Lau t'erdikoa eta Bergara Hiria txapelketa jokatzeko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak