Jon Mujika bergararra izan da azkarrena Bizkaiko uretan

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 6a, 16:03
Mujika Bermeoko podiumean

Ordubete eta 45 segundotan osatu zuen igerilari gazteak Bermeotik Izaro irlara joan-etorria Salome Campos igeriketa zeharkaldian, eta ondorioz, txapela eraman zuen. Horrez gain, bere pisua atunetan ere eraman zuen sari moduan.

5.000 metroko proba egin zuen egubakoitzean Mujikak Salome Campos igeriketa zeharkaldian, eta bigarren sailkatuari minutu eta erdiko tartea atera zion. Hala, pozik itzuli zen bergararra etxera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak