Kanpaina hasierako ekitaldia egingo du Bergarako EH Bilduk eguenean

Maite Txintxurreta 2016ko irailaren 5a

Irailaren 8ko gauerdian hasiko da hilaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina. Hori dela eta, eguenean, 20:00etan, ekitaldi berezia egingo du EH Bilduk Bergaran.

Alderdikideak eta jarraitzaileak 20:00etan elkartuko dira Irizar parkeko EH Bilgunean, eta bertan kanpainaren nondik norakoak azalduko dituzte, luntx batez lagunduta.

Ondoren, gerturatutakoekin auzo lanean kanpainako kartelak jartzera aterako dira kalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak