Euskara ikasteko eta ikasketa osagarriak euskaraz egiteko diru laguntzak

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 5a, 15:51

2015-2016 ikasturtean egindako ikastaroengatik diru laguntzak eskatzeko epea irailaren 15era arte dago zabalik.

Euskarazko ikasketekin lotutako hiru diru laguntza mota ematen ditu udalak. Honakoak dira:

- Bergarako Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasten dutenentzako diru laguntza (Bergarakoan ikasi dutenendako laguntzak euskaltegitik bertatik ematen dira).

- Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen dutenentzako diru laguntza.

- UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrentzako diru laguntza.

Laguntza horiek pasa den ikasturtean egindako ikasketei dagokie. Hala, eskaerak irailaren 15era arte aurkeztu daitezke Bergarako Udaleko erregistro orokorrean.

Informazio gehiagorako: http://www.bergara.eus/dirulaguntzak_euskara , 943 77 91 66 edo euskara@bergara.eus.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak