Berakatz zopa lehiaketa egingo dute lehenengoz San Martin jaietan

Irailaren 17an, zapatua, izango da eguna, eta herriko gastronomia elkarteek hartu ahal izango dute parte. Santa Marina elizako arkupetan elkartuko dira sukaldariak.

Irailaren 8a, eguena, izango da Bergarako elkarteen arteko I. Berakatz zopa lehiaketan izena emateko azken epea. Udaleko
Kultura Departamentura deituta egin daiteke (943 77 91 59).

Oinarriak

Elkarte bakoitzak talde bakarra aurkeztu ahal izango du, eta talde bakoitza bi pertsonaz osatuta egon beharko da. Plaza mugatuak izango dira; hala, gehienez hamar elkartek hartu ahal izango dute parte. Kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo dute izena eman duten guztien artean.

Udalak parte hartzen duen bikote bakoitzari 30 euroko dieta emango dio udal bonotan osagarriak erosteko. Era berean, Udalak sutegiak eta mahaiak jarriko ditu. Aldiz, ontziteria parte-hartzaileek eroan beharko dute.

Lehiaketako parte-hartzaileak, beranduen ere, 11:00etan agertu beharko dira Santa Marina elizpera bonoak jasotzera. Epaimahaia goizean zehar prestaketa-lanak ikustera pasatuko da, eta 13:30ean, prestatutakoa probatu ondoren, irabazlearen izena emango du. Irabazleek sari herrikoiak jasoko dituzte.

Epaimahaia pasa ostean parte hartzaileek prestatutakoa etxera eraman ahal izango dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.