Lau egunetan egingo dituzten lanekin; eroritako materiala jaso, horma sendotu eta aurrez kendutako bederatzi panelak jarriko dira. Irailaren 8ra arte iraungo dute lanek, gaueko 22:00ak arte.
Lesarri tunelak 1.265 metro neurtzen baditu ere, lanak kaltetua dauden 26 metrotan egingo dira soilik, eta Gasteizerako doan trafikoa bideratzeko by-pass bat jarriko da Behobiako norabideko tunelean.