Agorrosin Ekintza Guneko zenbait zerbitzu itxita egongo dira irailean zehar, garbiketa lanak direla eta

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 2a, 15:38

Urteroko garbiketa orokorrak eragina izango du datozen egunotan hainbat zerbitzutan. Irailaren 16tik 18ra kiroldegia guztiz itxita egongo da.

Horrez gain, spa gunean irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte; beraz, irailaren 5etik 18ra spa ez da erabilgarri egongo.

Igerileku estali biak hilaren 11ko 14:00etatik irailaren 18ra egongo dira itxita. Kanpoko igerilekua, berriz, irekita egongo da hilaren 15era arte. Irailaren 12tik aurrera arratsaldez soilik zabalduko dute, 14:00etatik 19:30era.

Jardueretan izen ematea

Jardueretan izen ematea hilaren 6a bitartean egin daiteke. Aldiz, igeriketa eskolan zapaburuen izen ematea irailaren 9tik aurrera etorri ahala egingo dute.

Bestalde, padel pista alokatzeko eskaera epea zabalik dago irailaren 6ra arte.

Jardueren hasiera irailaren 19an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak