11:30ean izango da azoka elizako plazan, eta 12:00etan Arragoa taldeak kontzertua eskainiko du.
12:30etan azokako produktuak dastatzeko aukera izango da. Hala, bost euroren truke plater konbinatua eta edaria eskainiko dute.
Horrez gain, aurtengo ortu lehiaketako argazkien erakusketa ere izango da ikusgai San Juango plazan.