Sardina jana, jolasak eta musika San Lorentzon

Maite Txintxurreta 2016ko ira. 2a, 10:08
Umeendako jolasak iazko jaietan

San Lorentzo auzoan jaiak ospatuko dituzte bihar, zapatua, hilak 3. Horretarako, eguerdian hasi eta gauera arte adin guztietako jendeari zuzendutako egitarau oparoa prestatu dute. Jolasak, musika eta sardina jan tradizionala ez dira faltako.

12:00 Toka eta igel toka txapelketa.Gainera,  jateko ogi mamiak, umeendako puzgarriak eta trikitilariek alaitutako poteoa auzoan zehar.

15:00 Kukaña jokoa, txokolate jana eta buruhandiak

19:00 Zuzeneko musika emanaldia Laino tabernaren kanpoaldean.

20:00 Meza San Lorentzoko ermitan.

21:00 Sardina jana egingo dute arkupetan. Ondoren, dantzaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak