Xabier Errasti argazkilariaren lanak ikusgai Raizabal gozotegian

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abuztuaren 15a

Xabier Errastiren argazkiak, ikusgai Raizabalen.

Erakusketa Bergarako Raizabal gozotegian (Artekale kalean) egongo da abuztuan zehar. Bertan bergararrak egindako bidaietako hainbat argazki ikus daitezke.

Xabier Errasti Alzelai bergararraren hainbat lan daude ikusgai Bergaran. Etxean bere lanak erakusten dituen aurreneko aldia da. Aurretik, Gasteizko unibertsitatean Saharari buruzkoak egin izan ditu, baina Bergaran ezin izan dira bere lanak ikusi.

Bergararraren pasioa bidaiatzea da eta argazkien bidez erakusten du: Cabo Berdeko, Indiako edota Mexikoko argazkiak daude ikusgai, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak