Minority Of One taldeak Kartzela Zaharrean amaituko du bira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 6a, 08:30
Minority of one taldea, promoziorako argazkian. Argazkia: Abichu Productions.

Txapa Irratiak eta Jar Itzazu Tapoiak Mesedez irratsaioak antolatuta, Andaluziako Minority Of One taldeak joko du gaur, abuztuak 6, Bergarako gaztetxean (22:30). Hardcore doinuak ekarriko ditu laukoteak Kartzela Zaharreko agertokira. Andaluziarren aurretik Ermuako Issuna taldeak joko du. Sarrera lau euro izango da.

Andaluziatik datorren Minority Of One taldeak Never quit disko berria aurkezten ari da Europan zehar eta Euskal Herrian ere egingo dute geldialdia. "Hardcore melodikoa lantzen dute jarrera positiboarekin", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak