Bilboko emakumearen erailketa salatzeko elkarretaratzea Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 1a, 15:49

Uztailaren 30ean Bilbon gertatutako azken eraso sexista salatzeko kontzentrazioa deitu du gaurko, abuztuak 1, Bergarako Martxanterak talde feministak, Emakumeen Mundu Martxa kolektiboak eta Bergarako Udalak. San Martin Plazan izango da, 19:00etan hasita, Indarkeria sexistari aurre egin lelopean.

Bergarako Udalak ohar bidez jakitera eman du deialdiak: "Aurreko astean Bilboko emakumearen erailketa eragin duten eraso sexistak gaitzetsi ditu Bergarako Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die". Herritarrei dei egin diete elkarretaratzera agertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak