Bergarako Udalak diru-laguntza programen deialdi irekia onartu du

Bergarako Udalak 2016 urterako ezarri dituen diru-laguntza programen deialdi irekia egin du. Herriko elkarte eta eragileek hainbat arlotan egiten dituzte jarduerak sustatzeko laguntzak izango dira, eta udal intereseko jarduerak izan beharko dira. Hori horrela, lehia askeko deialdi irekia egiten du Udalak, 2016 urtean egitekoak diren proiektuetarako laguntzak emateko.

Ondoko Udal sailek beren eskumenen eremuan ematen dituzten laguntzak izango dira:

  • Gizarte zerbitzuak: garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten GKEk eta gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteak.
  • Kirola
  • Kultura
  • Ingurumena

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza jaso ahal izango dute egoitza eta jardute eremua Bergaran daukaten elkarte nahiz entitateek. Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean 13:00etan bukatuko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.