Ustiaketaren adjudikazioa zozketa bidez egingo da, irailaren 6an eguerdiko 13:30ean udaletxeko lehen solairuan.
Eskaera aurkeztu dutenen artean egingo da zozketa; eta lehentasuna izango dute aurkeztutako taldeen artean kultura , kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.
2015. eta 2016. urteetan Erramu Zapatuan eta 2014. eta 2015. urteetan San Martin ferian txosnaren adjudikazio-hartzaile izan zirenak itxarote-zerrendara pasatuko dira.
Baldintzak eta informazio gehiago: www.bergara.net