Peñagarikano eta Mendiluze bihar, Santiago Eguna, Basalgoko jaietan

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko uzt. 24a, 08:00

Peñagarikano eta Mendiluze.

Santiago jaiak ospatuko dituzte gaur hasi eta martitzenera arte Bergarako Basalgo auzoan. Ekitaldi gehienak, bihar, Santiago Eguna, izango dira eta aurten ere ez dira faltako bertso saioa (13:00) eta bertso bazkaria (14:30).

Gaur, domeka, hasiko dira jaiak. 18:30ean jaurtiko dute jaien hasiera iragartzeko suziria eta ondoren makala jasoko dute. Bihar, Santiago Eguna, eta martitzenean egongo dira ekitaldi gehiago.

Uztailak 25, astelehena

  • 11:00 Meza Nagusia.
  • 12:00 Basalgora 34. Txirrindulari Igoera. Nahi duten guztiek har dezakete parte.
  • 12:30 Luntxa.
  • 13:00 Bertso saioa: Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze.
  • Gero, erromeria.
  • 14:30 Bertso bazkaria Angel Mari Peñagarikanorekin eta Aitor Mendiluzerekin, soinujoleek ere alaituta.

Uztailak 26, martitzena

  • 12:30 Meza.
  • Gero, luntxa eta umeendako jolasak.
  • 14:30 Auzoko jubilatuendako bazkaria jai batzordeko kideekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak