Santa Ana jaiak ospatuko dituzte egubakoitzetik astelehenera bitartean

Bits jaia iazko jaietan.

Bihar hasita, Santa Ana jaiak ospatuko dituzte Bolua, Arruriaga eta Burdinateko auzotarrek. Musika, kirola, umeendako jolasak... denetarik egiteko aukera izango da lau egunetan zehar.

Jarraian, egitaraua:

  • Uztailak 22, egubakoitza

18:00 Rap saioak La TB (Ermua) eta Danoise (Oiartzun) taldeekin. Gero, DJ Daffer (Bergara).

19:00 Trikipoteoa Barrenkaletik Bolura.

20:00 Txupinazoa eta Santanatxoren jaitsiera Udal Musika Bandak alaituta.

20:15 Anabasa taldea (Bergara).

21:00 Sardina jana.

22:00 Kontzertua: PoLi-TICks (Oñati). Ondoren, DJ Menez.

  • Uztailak 23, zapatua

10:00 Suziriekin diana. Ondoren, Iosu Alberdiren omenez pintura eta marrazki lehiaketa. Lan irabazlea 2017ko jaien egitarauko azala izango da.

11:00 Patata tortila lehiaketaren IV. edizioa. Ondoren, pintxoak egongo dira salgai.

12:30 Boluako otxotearen emanaldia.

13:30 Poteo herrikoia auzoko trikitilari gazteek girotuta. Tabernek jateko zerbait eskainiko dute.

14:30 Bazkari herrikoia.

16:30 Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna.

17:00 Doka eta igel txapelketa.

19:00 Poteo herrikoia Otxoteak alaituta.

20:30 Custom taldearekin dantzaldia.

22:00 Afaldu, deskantsatu eta indarrak berritzeko tartea.

23:30 Custom taldearen dantzaldiak jarraituko du.

  • Uztailak 24, domeka

10:45 Suziriekin diana.

11:00 Pilota partiduak frontoian. Gazteenak lehenengo eta ondoren beteranoak. Sari banaketa izango da.

12:00 I. Boluko Igoera txirrindulari lasterketa. Parte hartze oinarrien berri emango da.

12:30 Adin guztietarako apar festa Bolua kalean.

13:30 Indarrak hartzeko txorixo pintxoak eta poteo herrikoia.

16:00 Santana jaiak VIII. Mus Txapelketa.

17:00 Haur eta gazteendako abentura gunea gaztelu puzgarriekin.

19:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsa. Komertzioetan jarritako txartelen zozketaren irabazlea aukeratuko dute.

19:30 Txokolatada.

20:00 Cuchin Ibañez eta bere mariatxiekin kontzertua.

22:00 DJ Pino. Gau tematikoa, Bolu on the beach eta apar festa.

  • Uztailak 25, astelehena

10:45 Suziriekin txupinazoa.

12:00 Meza herrikoia Santa Anako ermitan. Ondoren, luntxa.

13:00 Puzgarriak.

16:00 Santa Ana jaietako Tute txapelketaren IV. edizioa.

17:00 Umeak sukaldera. Pintxo lehiaketa gaztetxoentzat.

18:00 Zumba ikastaroa.

19:00 DJ Menez. Saltxitxak Santanatxori itxaron bitartean.

21:00 Santanatxoren igoera.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.