Andoni Moñux Euskadiko Gazte Orkestrarekin

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 21a, 15:51

Tuba jole bergarar gaztea EGOn aritu da azken bi asteetan, Juan Jose Ocon zuzendariarekin Mahlerren 1. Sinfonia, Titan prestatzen.

Euskal Herrian lau kontzertu eman dituzte: Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Gasteizko Prinzipal antzokian eta Hondarribiko Auditoriumean. Azken honekin, bukatutzat eman dute udako proiektua.

EGO 1997an sortu zen  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik, Euskadiko instrumentista Gazteei orkestra prestakuntza on eta kalitaztekoa  emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak