Udalak "irmoki" gaitzetsi du Haur eskolako sutea

Elena Lete alkatea eta udal ordezkariak Haur eskolan izan dira gaur.

Ohar bidez adierazi dute "sinestezina eta ulergaitza" dela "norbaitek edo norbaitzuk horrelako zerbait egitea". Hala, "zer kalte eragin duten eta egindakoaren inguruan hausnartzera" deitu dituzte egileak.

Oharrean argitu dute Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen dabilela. Bestalde, Udaletik adierazi dute irailaren 1erako konponketa lanak amaituta egotea "espero"dutela; baina, posible ez balitz, "beste aukera batzuk" aztertzen dihardutela.

Era berean, jakinarazi dute egunotan Partzuergoak haurrak inguruko herrietako Haur eskoletara eramateko aukera zabalduko duela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.