Gauez ere irekita egongo da gaur Agorrosingo jolas igerilekua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko uzt. 18a, 10:34
Agorrosingo igerilekua jendez beteta, artxiboko irudi baten.

Gaurko eta biharko aurreikusita dagoen bero handia dela-eta, Bergarako Udalak erabaki berritzailea hartu du gaurko. Agorrosingo kanpoko jolas igerilekua gauez ere irekiko dute, 20:30etik 23:30era. Arduradunen arabera, publiko guztiendako egongo da zabalik: "Nolako harrera duen ikusi nahi dugu beste egun batzuetan ere errepikatzeko".

Esandako moduan, adin guztietarako zabalik egongo da jolas igerilekua eta 21:30etik aurrera gainontzeko eremu estaliak itxi egingo dituzte: barruko igerilekua, gimnasioa eta bainuetxea. Agorrosingo Ekintza Guneko arduradunek taberna zabalik egongo den oraindik ezin izan dute konfirmatu. Berdegune aldagela batzuk erabilgarri egongo dira jolas igerilekua ixten den arte.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak