Karibeko doinu dantzagarriak Santa Marinan domeka eguerdiari erritmoa jartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko uzt. 17a, 18:30

La Jodedera taldearen rumba, bolero eta guaracha doinuek girotu dute bazkal aurrekoa auzoko jaietan. Musikarien doinu itsaskorrek ukitu berezia eman diote poteoari.

Bost musikarik osatzen dute La Jodedera taldea. Hiru kubatarrak dira eta beste biak euskaldunak: tolosarra bata eta leitzarra bestea. Zazpi bat urte dira taldea osatu zutela, eta euren proposamenean argia da bi kulturen arteko fusioa.

Bergarako Santa Marina auzoko jaietan izan dira gaur eguerdian, Matxiategi kalean hain zuzen ere. Ordu eta laurdeneko emanaldia egin dute, eta karibear doinuak eta erritmoak izan dira nagusi. Tartean euskaraz ere abestu dute beti ere rumba, bolero, son eta guaracha doinuak nagusi. Tartean Navarra tiene cadenas, por adentro y por afuera moduko kantuak eskaini dituzte aldarrikapen kutsua emanez. 

Musika dantzagarria egiten dute La Jodedera taldekoek, eta erakustaldi polita egin dute Bergaran. "Gustuko ditugu eguerdiko emanaldiak. Gaur xuabe-xuabe aritu gara eguraldi sargori honek horrela eskatzen du. Gutxi batzuk animatu dira dantzara, baina entzutera etorri direnak ere gustura egon direla uste dugu", esan du taldeko kideetako batek.

Egia esan bero egin du gaur eguerdian Bergaran, eta horrek ere lagundu du Kariberako bidaia horretan. Gutxi, baina zenbait auzotar animatu dira dantzara, eta batzuk erakustaldi politak egin dituzte. Zalantzarik gabe, Santa Marina auzoan bada gorputza ondo astintzen dakienik!

Erlazionatuak

La Jodedera Bergarako Santa Marina jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2016 uzt 17 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak