Kiussness, nesketan, eta Orissuain, mutiletan, Udako Futbol Txapelketako talde irabazleak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko uzt. 16a, 14:08

Atzo jokatu zituzten Ipintzako zelaian Bergarako Udako Futbol Txapelketako finalak. Ligaxko partidu denak irabazita, faboritoa zen Kiussness taldea, eta atzo ere onenak izan ziren, Salabarduak taldeko neskei bost gol sartuta. Mutiletan, berriz, Orissuain taldeak irabazi zuen 1-0 emaitzarekin, TCC taldearen aurka jokatutako norgehiagoka.

Torneoko sari nagusiaz gainera, Orissuain taldeko Unai Nekora atezainak eta Mikel Ilzarbek jokalariek eskuratu zituzten, hurrenez-hurren, mutiletan jokalari onenaren saria eta pitxitxi saria. Nesketan, berriz, Ane Vicenterentzako eta Leire Aguayorentzako izan ziren pitxitxi sariak; jokalari onena, berriz, Maialen Arregi izan zen.

Sari gehiago ere bai

Aipatutako sariez gainera, Udalaren eta herriko hainbat komertzio eta tabernen eskutik, beste hainbat sari ere banatu zituzten atzo iluntzean; horien artean honako hauek:

  • Mutiletan azpi-txapelduna: TCC taldea.
  • Nesketan, azpi-txapelduna: Salabarduak taldea.
  • Kopako txapeldun saria: Minarvo taldea.
  • Beteranotan pitxitxi eta jokalari onenaren saria: Ibon Leibar.
  • Urte askotan txapelketan parte hartzeagatik, omenaldi saria: A ze flaxa! taldea.

Argazkiak: Goiena eta Udako Futbol Txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak