Infantil mailan Garazi Estebez aretxabaletarrak irabazi du Demasa Kriteriuma

Miren Arregi Amasorrain 2016ko uzt. 15a, 23:16

Kilometroak 2016k eta Lokatza Ziklismo Eskolak antolatuta emakumezkoen kriteriuma egin dute gaur Bergaran. Bi debagoiendarrek egin dute lasterketa; Garazi Estebez aretxabaletarrak irabazi egin du infantiletan eta Garazi Erostarbe oñatiarrak berriz, utzi egin behar izan du lasterketa lehenengo bueltan bizikletarekin izandako arazo bat tarteko. Eguraldi onak lagunduta, batu dira herritarrak Irala eta Ibargarai kaleetan prestatu duten lasterketara.

Bost lasterketa izan dira guztira. Lehena, infantil mailakoa; bigarrena kadeteen puntuazioko proba; hirugarrena, jubenil, elite eta 23 urtez azpikoen puntuaziokoa; laugarrena kadeteen kanporaketa sistemakoa eta azkenik, jubenil, elite eta 23 urtez azpikoen kanporaketa sistemakoa.

Infantil mailako irabazlea esandako moduan, JMA taldeko Aretxabaletako Garazi Estebez izan da. Joan den asteko lasterketa baten erorikoa izan eta atzora arte parte hartuko ez zuela uste zuen arren, aise lortu du garaipena Bergaran. Kadeteetan Gipuzkoa Caja Ruraleko Izarne Maioz izan da txapeldun (bi probak irabazi ditu, puntukakoa eta kanporaketa sistemakoa), eta jubenil, elite eta 23 urtez azpikoetan, berriz, Bioracer taldeko Olatz Agorria (hark ere puntukakoa eta kanporaketa sistemako irabazi ditu) izan da garaile. Jubeniletan onena izan da Bioracer taldeko Sandra Alonso.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak