Miguel Altuna institutu berriko lanak abuztu aurretik martxan

Xabi Gorostidi 2016ko uzt. 15a, 14:18

Bergarako Miguel Altuna institutu berriko obrak bi hilabete inguruz geldi egon ostean, uztaila amaitu aurretik berriro ere lanekin hastea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa.

Obrak geldi egotearen arrazoia izan da obra hasierako lur mugimenduak egitean konturatu direla orubeko lurra oso bustintsua dela eta horrek zimentazio arazoak eragingo dituela, proiektuan aurreikusi barik zeudenak.
Institutuaren azpiegitura berriak 10.000 metro koadroko azalera hartuko du, Bergarako San Martin auzoan –Candyrena zen fabrikaren ondoan–. Elkarri lotutako bi eraikin egingo dituzte: bata tailerretarako erabiliko dute eta bestea, berriz, ikasgeletarako eta, oro har, administrazioarekin lotutako zerbitzuetarako. Ferrovial Agroman enpresa dabil obrak egiten 7.000.000 euro pasako aurrekontuarekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kontura, eta aurreikuspena zen hogei hilabetean bukatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak