Blues, jazz eta kantu frantsesak urrezko ahotsarekin abestuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016ko uzt. 15a, 12:13

NES hirukotea izango da Berumuga jaialdian gaur protagonista.

"Ahotsa, indarra eta hiru musikarien arteko ezkontza", hori da, Berumuga zikloko antolatzaileen esanetan, NES taldea. Uztaileko egubakoitzetako hirugarren emanaldian, Espoloiko agertokiko protagonistak izango dira, gaur, 22:00etan hasita.

Nesrine Belmokh abeslari eta biolontxelo-jotzaile frantziar-aljeriarra da hirukotearen arima. Adituen esanetan, haren urrezko ahotsa da guztiaren gainetik nabarmentzen dena. Hainbat hizkuntza beste menperatzen ditu askotariko musika estiloak. Frantsesez, arabiarrez eta ingelesez abestuta, bada, modu samurrean eta gozoan egiten du salto bluesetik jazzera, soulera eta baita frantziar kantuetara ere.
Sei urte zituela hasi zen abesten. Geroago, goi mailako biolontxelo-jotzaile bihurtu zen, orkestra askotan parte hartuta.

Puntako musikariak lagun

Belmokhen proiektu pertsonalena da NES, eta goi mailako profesionalekin osatu du taldea. Biolontxeloari soinu berezia eta oso pertsonala ateratzen trebea den Matthieu Saglio du, batetik, alboan, eta David Gadea perkusionista da hirugarren kidea. Gadeak ere nazioartean izen handia du eta askotariko artistekin lan egindakoa da: Sole Gimenezekin, Manu Tenoriorekin, Josemi Carmonarekin... 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak