Lokala eta 75. urtemuga izan dituzte hizpide Pol-Polen batzar orokorrean

Julen Iriondo 2016ko uzt. 14a, 13:45

Beteranoen irteeran bisitatuko duten ingurua.

Atzo egindako batzar orokorrean puntu denak onartu zituzten, urteko kontuak, besteak beste. Bestelakoen artean, elkartearen lokal berriari buruzko bilera irail bukaeran egiteko geratu ziren, eta 2017ko 75. urteurreneko ospakizunak antolatzeko batzordea sortu zuten. Hogei bazkide inguruk hartu zuten parte batzarrean.

Hurrengo irteerei dagokienez, bihar da beteranoen taldeak domekan egingo duen irteerarako izena emateko azken eguna –19:00etatik 20:00etara, egoitzan; 20 euro–. Urkiaga-Peña Alba-Elizondo ibilbidea egingo dute. 08:00etan aterako dira, frontoitik. Gazteek hilaren 23tik 25era Belagua aldera egingo duten irteerarako izena, berriz, astelehenera arte eman daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak