Udako Futbol Txapelketako nesken eta mutilen finalak jokatuko dira gaur Bergaran

Julen Iriondo 2016ko uzt. 15a, 11:40

Kiussnes eta Salabarduak taldeek jokatuko dute nesken finala, 18:30ean. Mutiletan, ezustean, Orissuain eta TCC taldeak sailkatu ziren finalerako. 19:45ean hasiko da mutilen finala.

Hiru talde baino ez dira apuntatu aurten nesketan, eta denek denen aurka jokatu dute, bi itzulitara. Kiussnes da faboritoa, ligaxkako partidu denak irabazi zituen-eta.

Mutiletan, TCCk azken bi urteetako txapeldun Ezdakiu kanporatu zuen finalerdietan. Bana amaitu zen partidua, eta penaltietan irabazi zuten. Iñaki Mardaras atezaina izan zen protagonista: partiduan penalti bat eta gero bi geratu zituen, eta berak sartu zuen azkena. Orissuainek Markel Ilzarberen –bikain ari da– gol batekin menderatu zuen Elgeta, kontrarioa hobea izan arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak