Bergarako Irabazik dio bere kontura "etekin politikoa" bilatu duela EAJk

Julen Iriondo 2016ko uzt. 15a, 12:28
Organikoaren edukiontzian hondakinak nahastuta.

San Martzialgo erromeriarako iraunkortasunarekin lotuta hartutako erabakiak direla-eta, Irabaziren ekarpenak "etekin politikoa ateratzeko" erabili izana egotzi dio koalizioak EAJri, eta haserre agertu da horregatik.

Horrez gain, Udal Gobernuak egin zuen festaren balorazioarekin ez da bat etorri Irabazi: "San Martzialgo beheko zonaldea garbiago egoteak ez du esan nahi gauzak hobeto egin direnik". Irabazik dio, adibidez, "barbakoa asko lurrean" egin zirela, eta edukiontzietan hondakinak nahastuta zeudela ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak