Permutaren sinadura, hilaren 22an UNEDen

Julen Iriondo 2016ko uzt. 15a, 13:25

UNEDeko zuzendari Iñaki Esparzak Goienari jakinarazi dionez, patronatuak Bergaran egingo du hurrengo bilera, unibertsitatearen egoitzan bertan, hurrengo egubakoitzean. Eta bertan sinatuko dute permutaren aldaketarako akordioa.

Sinadura honekin gauzatuko da Arrizuriaga jauregiaren eta Seminarioaren arteko trukeari dagokionez EAJ Udaleko eta Aldundiko gobernuetara iritsi ezkero aurreikusten zen aldaketa. Aurreko agintaldian bi erakundeetan Bildu agintean zela, UNED Arrizuriaga jauregira lekualdatzea eta egun UNEDek hartzen duen espazioarekin Udala geratzea sinatu zuten; orain, ordea, hura bertan behera utzi eta Arrizuriaga geratuko da Udalarentzat, eta UNED dagoen tokian. Gaiaren gainean Elena Lete alkateak Goienari egindako azken adierazpenetan zioen, horrela, bi eraikinak geratuko direla "herritarren erabilerarako [Seminarioko kultura aretoa kontuan hartuta]". Arrizuriagan zer joango den ez zuen zehaztu.

UNED, beraz, dagoen lekuan geratuko da; erabakia baloratu gabe, Esparzak bazioen "gai luzea" izan dela, eta "berandu" datorrela erabakia: "Hipoteka handi bat izan da; buruhauste asko, atzerapen asko ekarri ditu". Baina "irtenbidea ona izatea" espero duela gehitu zuen, "toki eta baliabide tekniko egokiak" izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak