Santa Marinako jaiak ospatuko dituzte egubakoitzetik astelehenera arte

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 12a, 17:38
La Jodedera taldeak zuzenekoa eskainiko du domeka eguerdian

Urtetik urtera indartuz doaz uztaileko jai hauek, eta aurtengo egitarau mardulak ere hala erakusten du. Nobedadeen artean, Gin-Tonic txapelketa egingo dute. Kontzertuei dagokienez ere, apustu sendoa egin dute: Egan edota La Jodedera taldeak izango dira agertokian.

Hona hemen egitarau osoa:

Uztailak 15, egubakoitza

  • 18:00 Altxorraren bila.
  • 18:30 Demasa kriteriuma. ­ Emakumeen txirrindulari froga.
  • 18:30 Boccia, etxafleroak eta buruhandiak Matxiategin.
  • 19:00 Pintxo pote girotua Matxiategin
  • 21:00 1. Gin-Tonic txapelketa
  • 22:00 Dantzaldia Matxiategin DJ Julen Narbaizarekin

Uztailak 16, zapatua

  • 10:00 Ezkonduen eta ezkongabeen arteko futbol txapelketa Manolo Tejadaren omenez. Ondoren, luntxa Matxiategin
  • 12:30 Pintxo lehiaketa.
  • 13:00 Barbakoa denontzako Matxiategin. Gero, arratsaldean zehar, auzoko tabernetan karta txapelketak: mus, tute eta poker.
  • 17:00 Beti-bustiren piragua jaialdia Usondon.
  • 18:00 Bolo, toka eta igel txapelketak San Joxepe erretiratuen elkartean.
  • 19:30 Epaimahaiko adituen Gin-Tonic dastatzea Simon Arrietan.
  • 20:00 Monologoak Simon Arrietan.
  • 22:00 Auzo afaria jubilatuetan.
  • 23:00 Dantzaldia Egan taldearekin Matxiategin.
  • 02:00 Txokolatada

Uztailak 17, domeka

  • 11:30 Kalejira Udal Bandarekin
  • 12:30 Udal Bandaren kontzertua frontoian
  • 13:30 Kontzertua Matxiategin: La Jodedera.
  • 17:00 Laser paint-balla Usondo parkean.
  • 18:30 Umeendako jolasak Jardunekin Etxalar tabernan.
  • 19:00 Kontzertuak Irala kalean: CDB (Lehengo kontzertua zuzenean), Albert Cavaller, Skybeats eta Escuchando elefantes.

Uztailak 18, astelehena

  • 19:00 Meza nagusia Santa Marina elizan. Ondoren, Aritzeta abesbatzan emanaldia.
  • 19:00 Pintxopotea Matxiategin.
  • 20:00 Dardo txapelketa Matxiategi tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak