Finaletako bat zeintzuk jokatuko dute, horrenbestez, erabakita dago, Orissuain eta TCC taldeak izango direlako hilaren 15ean aurrez aurre. Horrekin batera, beteranoetan, finalerdiak hilaren 11n jokatuko dituzte: Poteo Izarrak-Mongitxarrak eta The Purple-Txokokuak, biak 20:00etan. Finala, hilaren 14an, 19:45ean. Kopako finala, egun berean, 18:30ean: Minavo-Birgerias. Eta neskena, hilaren 15ean, 18:30ean: Kiussnes-Salabarduak.