Lagunarteko omenaldia Asier Garitanori

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 9a, 11:18
Garitano pozik txapelarekin (argazkiak: Igor Unzurrunzaga)

Madrilgo Leganes futbol taldea bere historian lehenengoz lehen mailara igotzea lortu duen entrenatzaileak, Asier Garitano bergararrak, merezitako omenaldia jaso zuen atzo bere gertukoen eskutik. Asier primeran dioen txapela ere egin diote ospakizun berezi onetarako.

Hogei bat lagun bildu ziren atzo Bergarako Lasai Toki elkartean afaria egin eta Garitanori omenalditxoa eskaintzeko, egun batzuez herrian bueltan dagoela aprobetxatuz. Garitanok, baina, afaria zeukala bazekien, baina omenaldia sorpresa izan zen berarendako.

Berarekin Bergara Kirol Elkartean futbolean ibilitako kideak eta gertuko lagunak elkartu ziren, eta "oso gustura" igaro zuten "luze" joan zen gaua, lagun taldeko Igor Unzurrunzagaren esanetan.

Elkarri besarkadak emanez eta aspaldiko kontuak gogora ekarriaz jardun zuten, eta Asier Garitanok igoerarekin bizi izandakoak kontatu eta hurrengo denboraldira begira "taldea ixten" lanean diharduela aipatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak