Julian Maeso, Hammond organoaren maisua, Berumugan

Musika beltza oinarri duen Berumuga zikloaren aurtengo edizioko bigarren saioa izango da gaur, egubakoitza, Espoloian, 22:00etan.

Agertokian, ibilbide luzea duen Julian Maeso musikaria izango da. Musika beltzetik abiatuta, 70eko hamarkadako blues estiloa jorratzen du, bereziki. Hala ere, askotariko musika iturrietatik edaten du Maesok; hori horrela, ezaugarri nagusi duen ahots sendoa, blues-rock, country, funk eta jazz doinuekin jantzita entzuteko aukera izango da gaur.

Onenen artean hazitakoa

One Way Ticket To Saturn izena duen lan berriarekin dator Bergarara. Adituen esanetan, lan horretan agerian geratu da, berriro ere, egilearen musika ezagutza entziklopedikoa. Black Crowes moduko taldeen zaleentzako proposamen aproposa da.

Eskarmentu handia du agertokian. Talde eta musikari erreferente askorekin lan egindakoa da Estatuan eta baita atzerrian ere: The Blackbirds, The Sunday Drivers, Speaklow, M-Clan, Ken Stringfellow, Taylor McFerrin, Maceo Parker, Neneh Cherry...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.