Saguzar gaua eta bisita gidatua Laboratoriumen

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 8a, 11:26

Gaur, egubakoitza, Saguzar gaua izango da Laboratorium museoan. 21:00etan hasita, bi zati izango ditu jarduerak: lehenengo adituen saguzarrei buruzko azalpenak jasoko dituzte parte hartzaileek, eta ondoren ibilalditxoa egingo dute animalia horiek behatzeko eta saguzarrak detektatzeko tresnak nola erabiltzen diren ikasteko. 

Bestalde, bihar, 17:30ean, Loreak Asmatzen: naturzale europarrak Euskal Herrian erakusketaren azken bisita gidatua izango da Maddi Mujika adituaren eskutik. Biharkoa gazteleraz izango da, eta 45 minutu inguru iraungo du. Domekara arte izango da ikusgai erakusketa hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak