Kon-Tiki filma emango dute uztailaren 12an San Martin plazan, 22:15ean. Euskaraz izango da eta zazpi urtetik gorakoei zuzendua dago. Bestalde, eguenean, hilak 14, Funes Troup antzerki taldearen Funes Van ikuskizun ibiltaria izango da. Hiru lagunek euren karabanarekin zirkuko espektakulu lotsagabea eskainiko dute, "trago batengatik" zer egitera iritsi daitezkeen erakutsiaz.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.