Pop elektronikoa egiten duen bikotea da Lumi, Nahia Zubeldiak eta Manu Mathyssek osatua.
Telmo Trenor eta Unai Pelayo Pelax, berriz, txikitatik ezagutzen diren bi musikari Egiatar dira. Telmo Trenor rapean eta musika elektronikoan aritu izan da, eta Pelax, ordea, rock eta folk doinuetan. Fusioa izango da nagusi gaztetxeko kontzertuan.
Kontzertuak kartzela zaharreko atzeko patioan izango dira, eguraldiak galarazi ezean.