Permutaren aldaketarako tramitea, osoko bilkuran

Julen Iriondo 2016ko uztailaren 8a

Hilaren 18an egingo da uztaileko osoko bilkura, eta bertan onartuko du udalbatzak Elena Lete alkatea baimentzea Seminarioaren eta Arrizuriagaren arteko permutaren aldaketari dagokion hitzarmena sina dezan.

Diputatuen Kontseiluan hala onartuta, Markel Olanok sinatuko du hitzarmena Aldundiaren izenean, eta gauza bera egingo du UNEDeko ordezkariak. Aldaketarekin, horren ondorio den 1.107.043 euroko diru-laguntzarako hitzarmena izenpetuko dute Aldundiak eta Udalak. Sinadurok ez dute oraindik datarik.

Dirua Seminarioko aretoko altzarietarako eta ekipamendurako, lanen proiektua idazteko eta obra zuzendaritzako gastuetarako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak