Agustin Amasorrainen argazki erakusketa Donostian

Eneko Azkarate 2016ko uztailaren 7a

Amosarrain, erdi-erdian, lagunez inguratuta.

Donostiako Antigua auzoko Txirain elkartean (Erregezainak 34) Agustin Amasorrain bergararraren argazki erakusketa inauguratu berri dute. Abuztuaren amaierara arte iraungo du. 18 argazkiz osatuta dago erakusketa. Uraren bideak dauka izenburua eta hainbat paisaia-argazki batu ditu, ura delarik protagonista.

Migel Angel Elkoroberezibar bergararrak, Donostiako Txirain elkarteko kide denak, bidali du argazkia eta, kontatu duenez, Amasorrainen hainbat lagun bergarar hurbildu dira elkartera erakusketa ikustera, horien artean argazkian ageri direnak, eskerretik eskumara: Migel Angel Elkoroberezibar, Gillermo Azkarate, Agustin Amasorrain, Juanjo Altuna eta Antonio Arrillaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak