"Era berean, oinezkoentzat irisgarritasuna hobetzen da, orain arte autoek espaloi gainean aparkatzen zutenez, oinezkoentzat oso leku gutxi gelditzen zen eta", diote Udaletik.
Gainera, Alkabietako kalean epe ertainean egingo diren lanak bitarteko, zirkulazioa handituko dela aurreikusten dute. Udalak kale horretako bihurgunean dagoen lorategiari zati bat kendu eta autoentzat errepidea zabalduko du, "eta, beraz, aurrez zirkulazioa zuzentzea ezinbestekoa da": "Bihurgunea zabaltzeak tamaina handiko ibilgailuak bertatik pasatzeko aukera emango du eta gaur egun espaloi gainean aparkatzen den luzera guztia dagokion zabaleran errespetatzea premiazkoa da".
Marra horia dagoeneko margotu duten arren, Udaltzaingoak aparkatzea debekatuta dagoenaren oharra mantenduko du astebetez. Uztailaren 15etik aurrera, ordea, salaketak jartzen hasiko da gaizki aparkatutako autoetan: "Bertan aparkatzeko ohitura duten herritarrei gogoratu nahi zaie, Bergarako aparkaleku handienetakoa 50 metrotara dagoela, eta bera erabiltzeko gomendioa luzatzen du Udalak".