Arfan lan bikaina egin dute Beti Bustiko gazteek

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uztailaren 6a

K-1 modalitatean Oier Villarrek bi segundogatik ez zuen brontzezko domina irabazi eta Xabat Akarregi seigarren gelditu zen. Taldeka, zazpigarren gelditu zen Beti Busti (12 talde izan dira guztira).

Iragan astebukaeran Beti-Bustiko palista infantilak Arfan izan ziren Espainiako 1. promozio kopan. Lleidara arte bidaia luzea egin arren, Bergarako piraguistak txapelketa bikaina egin zuten, kontuan hartuta errekaren abiadura.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak